Kalapiek dio udan bizikletak aparkatzeko leku faltaren arazoak bere horretan jarraitzen duela

Aparkaleku_falta (Argazkia: Aiende Sanchez)

Azken egunetan, Donostiako Udaleko Mugikortasun Sailak gaizki aparkaturiko hainbat bizikleta eraman eta isunak jarri dituela salatu dute hainbat erabiltzailek. Azken urtetan, uda garaian, maiz gertatu den zerbait da bizikletak aparkatzeko nahikoa lekurik ez dagoelako. Hain zuzen ere, Kalapie Hiriko Txirrindulari Taldeak urteak daramatza ohartarazten udako aparkaleku arazoari aurre egiteko irtenbide egoki bat behar dela. Erretiratu dituzten bizikleten harira, sare sozialetan hausnarketa bat egiteko eskatu diote Donostiako Udalari, Mugikortasun sailari eta Eneko Goia alkateari.

HITZAkide HITZAkide