San Bartolome muinoaren eraldaketa 2025ean amaituko dute
Easo eta Aldapeta kaleen eta San Bartolome muinoaren integrazioa burutzea falta da, baita muinoaren azpia zulatzea ere. Izan ere, aurreikuspenen arabera, supermerkatu bat eta metroaren ahoa eraikiko dituzte hor. Gainera, muinoaren aldapan parke bat eraikitzeko proiektua dago.
Honela azaldu du Eneko Goia Donostiako alkateak: “Falta dena da mendi maldaren azpiko plataformen hori. Momentu honetan, horretan dabilen sozietatearen aurreikuspena da 2025erako hori, azken pieza izango litzatekeena, amaituta izatea. Ikusiko dugu, hor faktore asko egon daitezkeelako”.