Arraun Lagunakek Euskadiko traineru txapelketa irabazi du
Gizonezkoetan, Donostiarrak gertu izan du garaipena. Bigarren tokian sailkatu dira, Hondarribia txapeldunaren atzetik.
Lekeition jokatu da gaur arratsaldean Euskadiko traineru txapelketa. Emakumezkoetan, Arraun Lagunakek irabazi du eta estropada eremuko errekor berria ezarri du. Donostiarra hirugarren sailkatu da, lehen txandako onena izan ostean. Bigarren txandan aritu da Lugañene trainerua, eta txapelketako denborarik onena lortu du. Arraun Lagunakek Gipuzkoako txapelketa ere irabazi zuen ekainean.
Sailkapena:
1. Arraun Lagunak 10:38,20
2. Orio 10:49.47
3. Donostiarra 10:55.26
4. Deustu-Bilbo 10:58.50
5. Hondarribia 10:58.79
6. Tolosaldea 11:08.73
7. Ondarroa 11:10.29
Gizonezkoetan, Donostiarrak gertu izan du garaipena. Bigarren tokian sailkatu dira, Hondarribia txapeldunaren atzetik. Bigarren txandan aritu da Donostiako trainerua, eta ez dute Hondarribia gainditzea lortu.
Sailkapena:
1. Hondarribia 19:46.83
2. Donostiarra 19:53.59
3. Orio 19:54.92
4. Santurtzi 19:58.21
5. Bermeo Urdaibai 20:02.86
6. Ondarroa 20:04.96
7. Zierbena 20:08.79
8. San Pedro 20:26.20