Maskararen erabilerak hautazkoa izaten jarraituko du kanpoaldean
Segurtasun distantziak mantentzerik badago, kanpoaldean ez da derrigorrezkoa maskara erabiltzea. Hala ere, bosgarren olatu bete-betean murgilduta gaude –Donostian 115 koronabirus kasu positibo atzeman zituzten atzo. , eta une honetan, hiriko intzidentzia metatua 688,63koa da–, eta Eusko Jaurlaritzak maskara janztea derrigorrezkoa izateko eskatu dio Espainiako Gobernuari. Hala ere, bere horretan mantendu dute orain arte indarrean zegoen neurria.
Hala ere, bihar da biltzekoa Labi aholku batzordea, eta osasun neurri zorrotzagoak ezarriko dituztela aurreikus daiteke.