Xabier Mikel Azparren hamar onenen artean sailkatu da Nazioen kopan
Donostiako txirrindulariak bederatzigarren postuan bukatu du Frantziako L’Etoile d’Or lasterketako sailkapen nagusian. Euskaltel Euskadiko ziklista Espainiako selekzioarekin aritu da Nazioen kopako proban.
Hilaren 19tik 20ra jokatu zen L’Etoile d’Or lasterketa. Lehen egunean bi etapa izan zituzten. Goizean erlojuaren kontrako saioan Azparrenek hamargarren denbora onena egin zuen, eta arratsaldeko 142 kilometroko etapan 23. postuan sailkatu zen. Azken eguneko 182 kilometroko etapan saiatuenaren saria eman zioten, hainbat ihesalditan sartu zelako. Azkenik, 37. tokian bukatu zuen etapa.

