Maskara janztea derrigorrezkoa izango da
Tabernak 01:00etan itxiko dituzte, eta lokal eta instalazio guztietako edukiera %35ekoa izango da.
Labi aholku batzordea gaur arratsaldean bildu da, eta pandemiaren bilakaera negatiboa ikusita, osasun neurriak zorroztea erabaki du Eusko Jaurlaritzak. Hiriguneetan maskararen erabilera derrigorrezkoa izango da. Aldiz, bere erabilera ez da derrigorrezkoa izango natur inguruneetan, igerilekuetan eta hondartzetan, betiere pertsonen arteko gutxieneko distantzia mantentzen bada.
Jarduera ekonomiko guztiak (tabernak barne) 01:00etan itxiko dituzte. Lokal eta instalazio guztietan gehieneko edukiera % 35ekoa izango da, eta jarduera sozial eta kulturaletan eta kirol ekitaldietan bildu daitezkeen pertsona kopurua ere gehiago murriztuko dute.
Osasun neurri horiek larunbatean 00:00etan sartuko dira indarrean.