Donostiako Zinemaldiaren lagin bat Transilvanian izango da

Transilvaniako Nazioarteko Zinema Jaialdiaren hogeigarren edizioa egingo da bihartik aurrera Cluj-Napoca hirian (Errumania), eta Donostiako Zinemaldiko hautespen-batzordeak azken urteotan aukeratu dituen hamar film proiektatuko dituzte. Aurtengo ediziorako berreskuratu dituen lan gehienak Donostiako New Directors sailekoak dira. Horrela, Ane (David Pérez Sañudo, 2020), La última primavera (Isabel Lamberti, Kutxabank-New Directors Saria, 2020), Hil kanpaiak (Imanol Rayo 2020), Viaje al cuarto de una madre (Celia Rico Clavellino, 2018) eta Apuntes para una película de atracos (León Siminiani, 2018) izango dira ikusgai Cluj-Napocan.

HITZAkide HITZAkide