Loiolako San Ignazio eguna, kolokan
Loiolako jai batzordeak adierazi du San Ignazio eguna moldatu edo bertan behera uzteko erabakiaren aurrean aurki daitezkeela. Hilaren 31n ospatzen da San Ignazio eguna, eta hilaren 25ean hartuko dute erabakia. “Pandemia egoeraren bilakaera eta auzoaren erantzuna baloratu ostean, jai batzordetik San Ignazio egunarekin aurrera jarraitu edo ez erabakiko dugu”.
Antolaturiko egitaraua ondorengoa da:
- 10:30ean, Donostiako Udaleko Txistulari Taldearen diana auzoko kaleetatik.
- 11:30ean, haurrentzaok eskulanen ikastaroa, Latsarien plazan.
- 13:30ean, auzoko erraldoien eta buruhandien ikuskizuna, Latsarien plazan.
- 14:30ean, herri bazkaria frontoian. Ogi Berrin izena eman behar da, eta bakoitzak bere bazkaria (janaria eta edaria) eraman beharko du, etxetik edo tabernaren batetik.
- Bazkalostean, bingoa eta txiste lehiaketa frontoian.
- 18:00etan, Loiola Got Talent lehiaketa, Latsarien plazan. Parte hartu ahal izateko (taldeka edo bakarka), izena eman behar da. Ogi Berrin eman daiteke izena, edo lotura honetako galdetegia beteta.
- 21:00etatik 00:00etara, kontzertuak egongo dira Latsarien plazan. Andoni Ollokiegik eta Herenegun taldeak joko dute.