Igarotako bidearen kronologia bat

Uliako itsas hondotik 'sare fantasma' zati bat atera dute

itsas hondoko sare abandonatua Donostia Buceoko kideak sarearen zati bat ateratzen. (Argazkia: Eguzki)

Uliako itsas hondotik sare fantasma zati bat atera zuten atzo goizean, Donosti Buceok, Eguzkik, Guardia Zibilaren Itsas Zerbitzuak, AZTIk eta Gurutze Gorriak parte hartu zuten operazio konplexu baten bitartez. Sarea abandonatuta zegoen,  20-30 metroko sakonerako arroketan finkatuta zeraman denbora luzez. Denbora honetan guztian, itsasoko hainbat espezieentzat tranpa izaten jarraitu du.

Buceo Donostiko kideek sarearen zati txiki bat ateratzea lortu zuten lehenago, baina gainerako atera ahal izateko segurtasun-berme gehiago behar zituztela konturatu ziren. Hala, Eguzki talde ekologistarekin harremanetan jarri ziren eta Guardia Zibilaren Itsas Zerbitzu eta Gurutze Gorriarekin operazioa antolatu zuten.

Oraingoan ere, sarearen zati bat baino ezin izan dute atera, gainerako arroketara lotuta baitago. Hala ere, Buceo Donostiako kideek berriro saiatuko direla esan dute. Operazioaren balorazio orokorra ona izan da, bereziki operazioa ahalbidetu duen elkarlana ez ohikoa izan delako. AZTIk sare mota horiei buruz egitena ari den ikerketak osatzeko baliatu du operazioa eta Portu Agintaritza hondakina botatzeaz arduratu da.

Sare hauen izen teknikoa ALDFG da (Abandoned, lost or otherwise discarted fishing gear; “abandonatutako, galdutako edo baztertutako arrantza-arteak”), baina izen arrunta sare fantasma izaten da.

FAOren (Elikadura eta Nekazatitza Erakundea) arabera urtero, 640.000 tona arrantza-sare amaitzen dira itsasoan. Kezka gero eta handiagoa dela dio Eguzki talde ekologistak. Izan ere, sare gehienak plastikozkoak izaten dira, nabigaziorako ere arazoak ekar ditzakete, eta, gainera, ekosistementzako oso kaltegarriak dira.

Sare fantasma uliako itsas hondoan

Itsas hondotik ateratako sare zatia. (Argazkia: Eguzki)

HITZAkide HITZAkide