Igor Suberbiola preso donostiarra kalean da
Igor Suberbiola (Donostia, 1979) euskal preso donostiarrak atzean utzi du Mont de Marsango espetxea (Okzitania, 234 kilometro), hamahiru urte preso pasa ostean. 2008ko maiatzean atxilotu zuten Bordelen (Frantzia), Xabier Lopez Peñarekin, Jon Salaberriarekin eta Ainhoa Ozaetarekin batera. 2012an epaitu eta zigortu egin zuten Parisen, ETAko kidea izatea leporatuta. Eragindako sufrimenduaren aitorpena egin zuten Suberbiolak eta gainontzekoek epaiketan.
Arlesko espetxean pasa zituen lehenengo urteak, Euskal Herritik 750 kilometrora. 2018an, aldiz, Mont de Marsanera hurbildu zuten, Frantziako Estatuan euskal ordezkaritzarekin batera abiatutako prozesuan. Espainiako Auzitegi Nazionala Suberbiola Espainiara eramaten saiatu zen, Segiko kide izatea leporatuta epaitzeko, eta hamalau urteko kartzela zigorra ezarri nahi zioten horregatik. Frantziako epaitegiek, ordea, ukatu egin zioten.