Donostiako Piratek egitarau zabala prestatu dute Kabotajerako
Donostiako Piratek astelehenean iragarri zuten Aste Nagusi Pirataren faltan, Kabotajea antolatuko zutela aurten. “Festa eredu masiboa alde batera utzi eta gure balioei heldu nahi izan diegu egoerara egokituko den egitaraua sortzeko, hala nola, auzolana, elkarzaintza eta euskara erdigunera ekarriz”, adierazi zuten Piratek. Orain, lau eguneko egitarau osoa plazaratu dute. Askotariko jarduerez beteko dituzte Trinitate plaza eta Kaimingaitxo, hilaren 19tik 22ra:
Osteguna, abuztuak 19:
- 10:30ean, horma-irudi margiketa eta sorkuntza ikastaroak, Trinitate plazan.
- 12:30ean, Intziri Neska* Gazte Taldearen agerraldi feminista, Trinitate plazan.
- 16:30ean, mikrofono irekia, Trinitate plazan.
- 19:30ean, bertso musikatuak, Trinitate plazan. Amaia Agirre, Oihana Iguaran, Ane Labaka eta Alaia Martin arituko dira bertsotan.
Ostirala, abuztuak 20:
- 11:00etan, Muxika taldearen erromeria, Trinitate plazan.
- 15:45ean, kuadrillen jolasak, Trinitate plazan. 638-89 59 45 telefono zenbakira Whatsapp mezu bat bidalita eman behar da izena, taldekide kopurua eta denen izenak zehaztuta; antolatzaileek bete beharreko baldintzak zehaztuko dizkiete parte-hartzaileei, baita tematika bat zehaztu ere. Honakoa da kuadrillen jolasen abiapuntua: Kontxako badian lau ume galdu dira, eta zuen laguntza behar dugu lehenbailehen aurkitzeko. Umeak topatzeko mapa bat beharko duzue, eta mapa hori lortzeko, beste kuadrillen aurka lehiatu beharko duzue. Umeak aurkitzen dituzten kuadrillak sarituak izango dira! Aingurak jaso, zabaldu belak, prestatu jantziak eta kuadrillen jolasetan parte hartzera!
- 19:00etan, Ibil Bedi taldearen kontzertua, Trinitate plazan.
- 20:00etan, enkartelada, Konstituzio plazatik abiatuta.
- 20:30ean, Sara Zozayaren kontzertua, Trinitate plazan.
Larunbata, abuztuak 21:
- 11:00etan, bizikrosa, Kaimingaitxotik hasita eta han bertan bukatuta. Urgulletik egingo dute ibilbidea, eta bi aukera egongo dira: bi itzuli egitea (luzea, 6,4 km) edo bakarra egitea (motza, 3,2 km). Izena Herrikrosa.eus webgunean eman daiteke.
- 14:00etan, herri bazkaria Kaimingaitxon. Marruma, Herria eta Platero tabernetan eskuratu daitezke txartelak.
- 17:00etan, Play Back lehiaketa, Trinitate plazan. Izena emateko, kalepoza@gmail.com helbidera idatzi behar da.
- 18:30ean, Sareren manifestazioari harrera, Kaimingaitxon.
- 20:00etan, Dupla taldearen kontzertua, Trinitate plazan.
Igandea, abuztuak 22:
- 10:30ean, haurrentzako jolasak, Trinitate plazan.
- 12:30ean, Naizen elkartearen hitzaldia, Trinitate plazan. Aurten, Naizen elkartea da Matti.
Bestalde, gogoratu behar da Piratek elkarretaratzera deitu dutela larunbaterako, hilaren 14rako, Portaletasen parean, 12:30ean: “Gure espazioak aldarrikatu eta defendatzeko”.