Zinemaldiko zuzendariak Johnny Deppek jasoko duen sariari egindako kritikei erantzun die

Johnny Depp aktore estatubatuarra. (Argazkia: Zinemaldia) Johnny Depp aktore estatubatuarra. (Argazkia: Zinemaldia)

Azken egun hauetan asko entzundako gaia da Johnny Depp aktore estatubatuarrak jasoko duen Zinemaldiko ‘Donostia saria’. Izan ere, zeresana eman du aktore honek saria jasoko duela jakiteak tratu txarrengatik salatua izan ondoren. Horregatik, hainbat emakume zinemagilek kritikatu dute egoera, eta Donostiako EH Bilduk ere aktore honi saria ez emateko eskatu du.

Kritika hauen aurrean, Zinemaldiko zuzendariak, Jose Luis Rebordinosek, erantzun tinkoa eman du. Izan ere, lehenbizi, zuzendari bezala desberdintasunaren, botere-abusuaren eta indarkeria matxistaren aurkako Zinemaldiaren konpromisoa gogorarazi nahi izan du. Rebordinosen ustetan, “Zinemaldiaren konpromiso etikoak ezin dira inola ere egon mugatuta emakumeek gizarte patriarkal batean dituzten arazoetara” eta “gure kulturaren eta ordenamendu juridikoaren parte diren oinarrizko bi printzipioren alde egingo dugu beti: errugabetasun-presuntzioa eta birgizarteratzeko eskubidea […] Frogatuta dauden datuen arabera, Johnny Depp ez dute atxilotu, akusatu edo zigortu ezein emakumeren aurkako eraso edo indarkeriagatik”.

HITZAkide HITZAkide