Berlangaren 'Esa pareja feliz' filma berreskuratuko du Zinemaldiko Klasikoak sailak
'Esa pareja feliz' (1951) Berlangak errealizadore gisa egindako debuta izan zen. (Argazkia: Zinemaldia) Donostiako Zinemaldiak Klasikoak saila berreskuratu du, eta sei film proiektatuko dituzte aurten. Hain zuzen, Luis Garcia Berlangaren Esa pareja feliz (1951) eta La muerte y el leñador (1962), Fernando Fernan-Gomez eta Luis Miguel Delgadoren Manicomio (1953), Francis Ford Coppolaren The Rain People (1969) eta The Outsiders: The Complete Novel (1983), eta Bertrand Tavernierren Ça commence aujourd’hui (1999) filmak proiektatuko dituzte. Espainiako Filmategiak lehen hiru filmak digitalizatu eta zaharberritu ditu.
Bestalde, Loreak infernuan. Koreako zinemaren urrezko aroa atzerabegirakoak hiru film bilduko ditu: Lomaenseuppappa (Shin Sang-ok, 1960); Mabu (Kang Dae-jin, 1961); eta Yeopansa (Hong Eun-won, 1962).

