Alexander Sorloth Realeko jokalari berria bihar hasiko da jokatzen
Alexander Sorloth, Zubietan. (Argazkia: Real Sociedad) Gizonezkoen futbol ligako hirugarren partida jokatuko dute bihar Realeko mutilek, 19:30ean, Anoetan. Levanteren aurka jokatuko dute, eta Alexander Sorloth jokalari berriak bere debuta egingo du Anoetako zelaian. Realeko gizonezkoen bigarren taldeak ere partida izango du asteburuan, baina ez bihar. Igandean, 19:30ean, Fuenlabradaren aurka jokatuko dute Anoetan.
Arraunari dagokionez, Donostiarra taldeko arraunlariak Galizian izango dira asteburuan. Larunbatean Ares udalerrian izango dira estropadak, 18:30ean, eta igandean, berriz, Moañan. Kontxako bandera gerturatzen ari denez, garrantzi berezia dute Galiziako bi estropada horiek.
Bestalde, Bera Bera eskubaloi taldeko neskek asteburua libre izango dute, baina asteartean Egiako Nazioarteko Eskubaloi Txapelketako partida bat jokatuko dute, 19:00etan, Merignacen aurka.

