Legatza saltsa berdean ondoen egin dutenak Izurun elkartekoak dira
Abuztua Donostian egitasmoaren barruan legatza saltsa berdean prestatzeko lehiaketa egin dute asteburuan Antiguan, eta irabazleak auzokoak izan dira: Ibai Turrillas eta Idurre Aristizabal, Izurun elkartekoak. Bigarren geratu direnak Asier Aizpurua eta Kepa Vicario izan dira; eta hirugarren postuan, berriz, Josu Alvarez eta Javier Rekalde geratu dira, Gurea elkartekoak.