Loiolako Erribera: planoetatik komunitatera

Euskal Itsas Museoak eta Aquariumak 1921eko Kontxako bandera berreskuratuko dute askotariko jardueren bidez

Kontxa1921

Bosgarren urtez jarraian, Kontxako estropaden ondare kultural eta historikoa berreskuratuko dute Euskal Itsas Museoak eta Aquariumak #KONTXA100 egitasmoaren bidez. Duela 100 urteko estropadetan gertatutakoa dute oinarri, eta aurten 1921. urteko Kontxako bandera izango da protagonista.

Hainbat jarduera aurkeztu dituzte, besteak beste:  erakusketa, hitzaldia, bertso saio bat eta Ciaboga aldizkaria Gainera, lehenengo aldiz, Kontxako estropadak Euskal Itsas Museotik ikusteko aukera emango da Estropadak leihotik jarduerarekin. Informazio guztia helbide honetan topa daiteke.

HITZAkide HITZAkide