Loiolako Erribera: planoetatik komunitatera

Hiritarron Harrera Sareko futbol taldea martxan da

(Argazkia: Hiritarron Harrera Sarea)

Hiritarron Harrera Sareko kideak ekainean hasi ziren futbol taldea sortzeko ideia martxan jartzen. Bertara gerturtatzen diren gazteen eskakizunetako bat futbolean jokatzea zenez, Harrera Sareko hainbat bolondres taldea sortzeko prozesua abiatu zuten. Horietako batekin hitz egin dugu eta gazteek futbola ikaragrri gustuko dutela kontatu digu. Hauek, ordea, ez dute inon jokatzeko aukerarik izaten.

“Pixkanaka talde bat antolatzen saiatzea erabaki genuen eta gutxinaka materiala biltzen joan gara”. Esaterako, Real Sociedad Fundazioak material ugari eman die eta  Gipuzkoako Futbol Federazioak ere bere laguntza eskaini du. Ordaindu gabe entrenatu ahal izateko zelaiak bilatzen lagundu diete. Ekainean hasi ziren entrenatzen eta lehen astean Jesuitek utzi zien zelaia, eta ondoren Martuteneko zelaia utzi diete. Horrez gain, urte honetan zehar ordubetez Martutenen entrenatzeko aukera eskaini diote taldeari. 

“Eskaria oso handia da, entrenatzen hasi zirenean 25 gazte agertu ziren eta entrenamendu bakoitzean hiruzpalau gazte berri agertzen dira. Horietako askok arratsaldez formakuntzak izaten dituzte, baina horietara joan ordez entrenamenduetera joatea nahiago dute”.Kirol arloan lan asko dagoela ikusi dute, oso garrantzitsua baita gazte hauek kirola egiteko espazio bat izatea bai psikologiko eta bai fisikoki.

Aste honetan entrenatzaile bila ari zirela jakinarazi zuten sare sozialetan, baina postu hori beteko duen pertsona topatu dute jada. Sareko kideak adierazi duenez, esperientzia handiko pertsona da, bai kirolean eta baita ligan ere. Gipuzkoako futbol 7 ligan sartzea da asmoa eta astean bitan izango dituzte entrenamenduak. “Lehiatuko duen talde bat sortzea da asmoa, baina entrenatzeko espazioa ere izango da. Izan ere, liga honetan 12 pertsona besterik ezin dira partiduetara joan eta besteek entrenatu egin beharko dute, gainerako taldeetan bezela”. Denek gozatu dezaten, ahalik eta antolaketa egokiena izan nahi dutela dio Harrera Sareko bolondresak.



HITZAkide HITZAkide