Iñigo Llopisek beste diploma bat eskuratu du Tokion
Iñigo Llopis igerilaria Tokioko Paralinpiar Jokoetan. (Argazkia: BAT) Iñigo Llopis igerilari donostiarrak bere abentura paralinpikoarekin jarraitzen du Tokion, eta beste diploma bat eskuratu zuen atzo, abuztuaren 31n. Estilo libreko 400 metroko probako finalean lehiatu zen donostiarra, eta zazpigarren gelditu zen, 4:45:69 minutuko denbora eginda; Nikolaev errusiarrak eskuratu zuen urrezko domina proba horretan.
Atzokoarekin, Llopisek Tokioko Paralinpiar Jokoetan eskuratu duen bigarren diploma da, estilo libreko 4×100 metro txandakako finalean ere zazpigarren gelditu baitzen. Era berean, bizkar estiloko 100 metroko proban zilarrezko domina lortu zuen pasa den ostiralean.
Bestalde, Nahia Zudaire Zubietako igerilariak ere diploma olinpikoa eskuratu zuen atzo Tokion, estilo libreko 400 metroko finalean laugarren gelditu ostean.

