Tabakaleraren gerizpean irakatsi dute DJ lanetan
(Argazkia: Medialab) Medialab Magnoliatan egitasmoa antolatu dute Tabakaleran uztailan eta abuztuan: erakinaren kanpoaldean gerizpean irakurri, jolastu, eta denetariko lantegietan parte hartzeko aukera izan da. Lantegi horietako bat Flaca, Brava, Telmo Trenor, Ines Garcia eta Frances Be disko jartzaileek eskaini dute: Mixing gerizpean DJ lantegia.
Uztailan eta abuztuan aritu dira DJak beraien lana irakasten. Proiektuaren helburu nagusia, estilo eta praktika ezberdinen ikuspuntutik, djgintza, klub kultura, musika ekoizpena eta orokorrean elektronikaren inguruan mugitzen diren beste zenbait kontzeptu helaraztea eta gazteei eskuragarriago egitea izan da.
Sara Delgado Brava DJ izan da lantegiko irakasleetako bat, eta elkarrizketa egin diogu. Biharko astekarian argitaratuko dugu.


