Hipikaren eremuan eta Zorroaga bidean utzitako zaborra jasotzeko auzolana egingo dute
Txomiñeneko biharko jai eguna aprobetxatuz, ECO Limpieza Ciudadana taldeak Hipikako eta Zorroagako bideak auzolanean garbitzeko asmoa du. Urdinzuko zubitik abiatuko dira 11:00etan eta 13:00ak arte iraungo du auzolanak. Lanberri auzo elkarteak parte hartzera gonbidatu ditu auzotarrak.
Loiola, Txomin, Amara eta Martutene lotzen dituzten bide hauek gazteen ezkutaleku izan dira urte luzez. Auzo elkarteak adierazi du zabor kopuru handia jaso dutela udan, eta eremua garbitzeko ordua dela uste dute. Materiala beraiek jarriko dute: eskularruak, poltsak eta makil garbitzaileak.