Kontxako estropadak ateak itxita eta edukiera mugatuarekin jokatuko dira
Donostiako Udalak jakinarazi duenez, Kontxako estropadak ateak itxita jokatuko dira, edukiera mugatuarekin (%20) eta aurrez sarrera eskuratuta. Dena dela, udalak dio estropadak zuzenean jarraitu ahal izango direla telebistan, irratian eta streaming bidez. Hona hemen itxiko diren sarbideen zerrenda:
Pasealeku Berria
Erabat itxita, irailaren 4ko 22:00etatik irailaren 5eko 16:00ak arte, eta irailaren 11eko 22:00etatik irailaren 12ko 16:00ak arte. Baimendutako pertsonak eta ibilgailuak sartu ahalko dira. Era berean, aldez aurretik mugatutako eremuetarako sarrera duten pertsonak ere sartu ahal izango dira.
Urgull
Erabat itxita egun osoa, irailaren 5ean eta 12an. Baimendutako pertsonak eta ibilgailuak sartu ahalko dira. Era berean, aldez aurretik mugatutako eremuetarako sarrera duten pertsonak ere sartu ahal izango dira.
Nautikoa
Nautikoko kai-muturra eta Nautiko Terraza itxita egongo dira. Nautiko hondartzara doan sarbidea ere itxita egongo da baimenduko pertsonentzat izan ezik. Irailaren 5eko eta 12ko 01:30etik 13:30era.
Kaia
Sarbide guztiak itxita irailaren 5eko eta 12ko 01:30etik 13:30era.. Baimendutako pertsonak eta ibilgailuak sartu ahalko dira. Era berean, aldez aurretik mugatutako eremuetarako sarrera duten pertsonak ere sartu ahal izango dira.
Alderdi Eder eta Kontxako pasealekua
Kontxako pasealeku osoa itxita, udaletxea eta Donostiako Atletikoren artean, Kontxako hondartzarako sarbideak libre utzita. Irailaren 5eko eta 12ko 08:00etatik 13:00etara. Baimendutako pertsonak eta ibilgailuak sartu ahalko dira. Era berean, aldez aurretik mugatutako eremuetarako sarrera duten pertsonak ere sartu ahal izango dira.
Mari kaleko pasabidea
Bi muturretan itxita baimendutako pertsonentzat izan ezik, irailaren 5eko eta 12ko 01:30etik 13:30era
Santa Klara uhartea
Erabat itxita irailaren 5ean eta 12an.