'Txomin Power!' egunak denetariko irudiak utzi ditu Txomiñenean
Donostiako gainerako auzoetan bezala, ez da ohiko festarik izaten ari Txomiñenean. Hala ere, Txomin Power! eguna izan zen atzokoa. Lanberri auzo elkarteak antolaturik, egun osoan zehar denetariko jarduerak egin zituzten Txomiñenean, adin guztientzat. Goizean, herri jolasak, eskuilan tailerra eta marrazki lehiaketa egin zituzten. Eguerdian bazkari herrikoia egin zuten, eta arratsaldean, Sarini Zirko konpainiaren ikuskizuna eta Iñaki Uriarte eta Mikel Bermejo umoregileen bakarrizketak izan ziren. 20:30ean amaituko zuten eguna, Agur uda! argazki lehiaketaren sari banaketarekin.
“Kultur ekintza egitaraua prestatzea ez da erraza izan aurten”, adierazi du Moises Alvaro Lanberri auzo elkarteko kideak: “Gure ideia ekintza sinbolikoak eta modu seguru batean egitea zen. Egoera zein den kontuan hartuz, pertsona askok parte hartu dute ekintzetan. Auzoan bizilagun berri asko etorri dira azkenaldian, eta ekintza hauek elkar ezagutzeko une aproposa dira”.
Giro ederra izan zuten atzo Txomiñenean, eta denetariko irudiak utzi zituen atzoko jardunak.