Aurtengo sagar uzta "oso ugaria eta osasuntsua" da
Aurtengo udako eguraldiak euskal sagastien heldutasun garaia atzeratu badute ere, hasi dira euskal sagarrak biltzen denetariko sagastietan. Trinitate plazan sagar eta sagardo munduko eragileak eta instituzioetako ordezkariak bildu dira, 2021eko sagarren uzta aurkezteko. “Uzta oso ugaria eta osasuntsua” izan da aurtengoa, eta “izugarrizko loraldia eta aletze oso ona” izan dituela adierazi du Felix San Sebastian Fruitel elkarteko buruak.
Gaurko ekitaldian 24 sagar mota dastatzeko eta muztioa edateko aukera izan dute gerturatu direnek, eta sagardogileek adierazi dute prest daudela bildutako sagarrek sagardoa ekoizten hasteko. Felix San Sebastianek adierazi duenez, “lehengai oso egokia” bildu dute euskal sagastietan, “euskal sagardo on bat egiteko”.
Bestalde, ostalaritzarekin daukaten aliantza nabarmendu dute sagargile eta sagardogileek, tabernak eta jatetxeak baitira euskal sagarren eta sagardoaren bezero garrantzitsuenetarikoak.
Udazkenean sagardotegiak bisitatzera bultzatu dute sagardogileek.