Salamanca pasealekuko baranda margotzen ari dira
Gaur ekin diote Salamanca pasealekuko baranda margotzeko lanei. Bost langile ari dira lanean, eta ostiralean bukatuko dituzte margoketa lanak, eguraldiak laguntzen badu. Behin-behineko margoketa da, “laster” barandaren 210 metroak margotzea aurreikusten dutelako.
Milioi bat euroko aurrekontua du baranda horren mantenuak.