Abuztuaren 31 gogorarazten duen antzerkia ikusi nahi duzu?
Donostia Sutan 1813-2013 elkartea 1813ko abuztuaren 31n Donostian gertatutako sarraskia kontatzen aritu da abuztu amaieran. Eskuragarri daude antzerkiaren bideoa eta banatutako berri paperaren dokumentua.
Abuztuaren amaieran antzerkia egin zuten Trinitate plazan, berri paperak banatzen aritu ziren, eta kartel informatiboak kokatu zituzten San Bizente elizaren hesian. Aurten, sarraskiaren osteko tifus epidemia nabarmendu dute: 2.000 pertsonak galdu zuten bizia soldaduek transmititutako gaixotasunaren ondorioz.
Gainera, Josean Catalan eta Jexux Arrizabalaga elkarteko kideari elkarrizketa interesgarria egin diegu.