Alde egin dute alga toxikoek
Donostiako Udalak adierazi duenez, une honetan ez dago inolako arazorik Donostiako hondartzetan bainua hartzeko. Hondartza guztietan bandera berdea dago, Zurriolan izan ezik: horia dauka, baina itsasoaren egoerarengatik. Beraz, bukatutzat eman du udalak ostreopsis siamensis alga toxikoaren agerpena.
Azken bi egunetan, alga horien ondorioz uretan sartutako zenbait pertsonak azkura sentitu dute. Guztira, 120 pertsona inguruk nabaritu dute hori.
Uraren analisiak Euskal Herriko Unibertsitateko Biologia Fakultatera bidali dituzte, aztertu ditzan.