Donostia suntsitu ostean, hiriko agintariak Zubietan bildu ziren duela 208 urte
1813ko abuztuaren 31n Donostia suntsitu zuten tropa anglo-portugaldarrek, eta handik bederatzi egunera, irailaren 9an, hiriko agintariak Zubietan bildu ziren. Gaur 208 urte bete dira bilera hori egin zutenetik.
Abuztuaren 31 hori eta gero, Donostia suntsituta zegoen, hirigunean 5.000 pertsona hil zituzten, baserrietan beste hainbeste, eta tifus epidemia bat sortua zen. Hiria suntsituta zegoen, egungo Abuztuaren 31 kalea izan ezik. Hiriaren berreraikuntza antolatzeko, Donostiako agintariak Zubietako Aizpurua baserrian bildu ziren.
1853ra arte Parte Zaharra berreraikitzen aritu ziren, eta harresia eraitsi eta gero, beste mende erdi pasatu zuten Erdialdeko zabalgunea eraikitzen. Turismo aristokratikoa ere garai horretan iritsi zen Donostiara.
Zubietako Aizpurua baserrian plaka bat dago aspalditik, bilera hori oroituz. Honela dio: “Gerrak Donostia suntsitu zuen. Hemen bildu ziren zinegotzien abertzaletasunak bere errautsetatik altxa zuen. Bedeinkatuak bere ama salbatzen duten semeak!”.