Morlansko igogailua matxuratuta dago
Aiete eta Morlans lotzen dituen igogailua matxuratuta dago berriro ere. Zehazki, Aieteko sarrerako kristala hautsita dago, eta ondorioz, ez dabil igogailua. Herenegun arratsaldean ikusi zuten bizilagunek ezin zutela igogailua erabili, eta une honetan bertan oraindik ez dago erabilgarri.
Atzo arratsaldean igogailu enpresa bateko teknikaria gerturatu zen igogailua berrikustera, beste arrazoi batzuengatik, eta orduan ohartu zen matxuraz. Berandu baino lehen konponduko dutela aurreikus daiteke. Dena den, ez da igogailua matxuratzen den lehenengo aldia, Morlansko eta Aieteko bizilagunek salatu izan dutenez.