Donostiako Udaleko txistularien taldeak kontzertua emango du larunbatean
Donostiako Udalaren txistulari taldeak eta Errenteriako Musika Bandak kontzertua eskainiko dute larunbatean, 19:30ean, Trinitate plazan. Euskal tradizioko denetariko doinuak entzuteko aukera izango da: Peña y Goñiren Donostia eta Pablo Sorozabalen Gabiltzan kalez kale, besteak beste.
Doako sarrera izango du kontzertuak, edukiera bete arte.