Amara Berriko Antzerki Herrikoia bueltan da
Amara Berriko Atzerki Herrikoia 2020ko otsailean sortu zen herri mugimendua eta sorkuntza artistiko herrikoia sustatzeko helburuarekin. Aurreko urtean taldearen lehenengo kale antzerki obra egin zuten eta ikasturte honetan taldea bueltan izango da. Auzoaren historiak kontatzea dute helburu, antzerkia eta musika uztartuz.
Ikasturteari urrian emango diote hasiera eta ekainerarte iraungo dute antzerki saioek. Asteartero elkartuko dira 18:00etatik 20:00etara Anoeta Pasealekuko 28. zenbakian. Saioak elebidunak izango dira eta 16-99 urte bitartekoek izango dute parte hartzeko aukera.
Izen ematea egin ahal izateko esteka prestatu dute eta horrez gain, antzerkilaborategia@gmail.com helbidea eta 681201829 telefono zenbakia jarri dituzte eskuragarri informazio gehiago eskatu nahi duenarentzat.