Opera baino epikoagoa
Kaiko bizilaguna da Bixen, aspalditik. Gainera, bizitza osoa darama bere etxeko leihotik estropadak ikusten eta Donostiako arraunlariei txalo egiten. Gregok, bere bizilagun batek, operako musika oso ozen izaten du, eta leihoa zabalik beti. Gregok gustuko duen musika baino epikoagoa izango zen Kontxako badiako garaileak donostiarrak balira. Are gehiago emakumeak balira irabazleak. Donostia Arraun Lagunak taldeko neskei egingo die txalo etzi Bixenek, Kontxako Bandera irabazi edo ez.