Abantaila txikia bada ere, lorpen handia dute eskura
Iritsi da Kontxako bigarren jardunaldi erabakigarria. Asteko lanak egin dituzte hamasei ontziek. Tartean dira Donostiako hiru. Banderaren lehian izango dira denak, baina Donostia Arraun Lagunek bi segundo inguruko abantaila izango du emakumezkoetan. 71 urteren ondoren hiriko talde batek astindu dezake Kontxako bandera.
Donostia Arraun Lagunakeko Nagore Claramunt eta Donostiarrako Endika Alberdi zein Irati Merkader arraunlarien hitzak jaso ditu hedabide honek. Historia egiteko prest dago Donostia Arraun Lagunak, eta horretarako babestuak sentitzen direla aitortu du Claramuntek. Donostiarrari dagokionez, neskek zortzi segundo luzeko desabantaila dute. Mutilek, berriz, bederatzi segundo jan beharko dituzte Kontxako bandera irabazteko. Horrela ere, biek irabazteko aukerak dituztela diote.
Emakumezkoen Kontxako lehen jardunaldiko emaitzak:
- Donostia Arraun Lagunak 10:31.62
- Orio + 1.64
- Donostiarra +8.62
- Hondarribia +13.20
- Tolosaldea +15.06
- Hibaika +17.54
- Deustu +23.64
- Chapela +27.12
Gizonezkoen Kontxako lehen jardunaldiko emaitzak:
- Hondarribia 19:06.32 (+3 segundoko zigorrarekin)
- Santurtzi +1.74
- Zierbena +3.96
- Orio +8.50
- Donostiarra +9.10
- Bermeo Urdaibai +17.08
- Cabo +25.80
- Ares +36.66