Donostia Arraun Lagunakek egin du historia
Onenak izan dira sailkatze estropadan eta bi jardunaldietan. Oriorekin izan duten lehia bizia irabazi dute. Donostiarra, berriz, hirugarren sailkatu da.
71 urteren ondoren, Kontxako Bandera Donostian geratu da Donostia Arraun Lagunaki esker. Sailkatze estropada eta bi jardunaldiak irabazita, historian euren izena idatzi dute. Ohorezko txanda bizia eta lehiatua izan dute Donostia Arraun Lagunakek eta Oriok. Donostiarrak estropada ona egin du, eta hirugarren postua mantendu dute.
Kontxako bigarren jardunaldiko denborak eta sailkapena:
- Donostia Arraun Lagunak 10:33.56
- Orio +2.68
- Donostiarra +14.44
- Tolosaldea + 14.90
- Hondarribia + 19.56
- Chapela + 24.54
- Hibaika +30.44
- Deustu +37.00
Bi jardunaldiak zenbatuta, sailkapen orokorra:
- Donostia Arraun Lagunak 21:05.18
- Orio 21:09.50
- Donostiarra 21:28.24
- Tolosaldea 21:35.14
- Hondarribia 21:37.94
- Hibaika 21:53.16
- Chapela 21:56.84
- Deustu 22:05.82