Santurtzik irabazi du bandera, eta Donostiarra izan da kontsolazio txandako onena
'Torrekua II' traineruak estropada bikaina egin du, eta laugarren bukatu dute sailkapen orokorrean.
Estua bezain ikaragarria izan da gizonezkoen Kontxako Banderaren bigarren jardunaldia. Hondarribiak ez du abantaila baliatu eta Santurtzi aurrea hartu dio. Bizkaiko traineruak eskuratu du bandera. Donostiarrak, berriz, kontsolazio txanda irabazi du, eta sailkapen orokorrean laugarren tokian bukatu dute.
Kontxako bigarren jardunaldiko denborak eta sailkapena:
-
Santurtzi 19:11.03
-
Hondarribia +2.22
-
Donostiarra +5.51
-
Zierbena +10.10
-
Bermeo Urdaibai +15.93
-
Orio +16.54
-
Cabo +22.99
-
Ares +52.13
Bi jardunaldiak zenbatuta, sailkapen orokorra:
- Santurtzi 38:19.09
- Hondarribia 38:19.57
- Zierbena 38:31.41
- Donostiarra 38.31.96
- Orio 38:42.39
- Bermeo Urdaibai 38:50.36
- Cabo 39:06.14
- Ares 39:46.14