Loiolako Erriberako ez-festak asteburu honetan izango dira
Asteburu honetan Loiolako Erriberako ez-jaiak egingo dituzte, eta egitarau kultural zabal prestatu du auzoko jai batzordeak bi egun horietarako.
Larunbatean, 09:30ean, Donostiako Udal Txistulari Bandak diana egingo du auzoan zehar. 11:30ean eta 17:00 magia eta bentrilokia ikuskizuna eskainiko du Nicolas Chevaliek Maria Zambrano plazan. 17:00etan, mus txapelketa egingo dute Livingstone tabernan, eta 19:00etan, zumba tailerra izango da Maria Zambrano plazan. Leku berean emango du kontzertua Liverpull musika bandak, 20:00etan.
Igandean bi ekitaldi egingo dituzte Loiolako Erriberan. 11:30ean, gurpil gaineko irristaketa egingo dute, PatinEskolak antolaturik, Bartzelona hiribidean. 18:30ean, berriz, Los Tenampas mariatxiek alaituko dute Maria Zambrano plazan bildutako jendea.