Kirol emaitzak

Reala hobea izan da San Mamesko lehen derbian

Derbia Nerea Eizagirreren erdiraketa erabakigarria. (Argazkia: La Liga)

Emakumezkoen futbol ligako bigarren jardunaldian jokatu da denboraldiko lehen euskal derbia. Atzo, Realak eta Athletic derbi ahaztezina jokatu zuten San Mamesen. Izan ere, lehen aldiz jokatu zuten aipaturiko zelaian. Bi taldeak parez pare aritu ziren, baina txuri-urdinek lortu zuten saria. Nerea Eizagirrek ateratako kornerra bere atean sartu zuten zuri-gorriek. Gol bakarreko neurketa izan bazen ere, San Mamesera joan ziren ikusleek ez dute berehalakoan ahaztuko. Txuri-urdinek bigarren garaipena jarraian erdietsi zuten, eta sailkapeneko hirugarren postuan daude sei punturekin.

Gizonezkoen Realak ere hiru puntu garrantzitsu eskuratu zituen atzo Cadizen. Etxeko azken bi neurketak irabazita, bolada onari jarraipena eman zioten Nueva Mirandilla zelaian. Txuri-urdinek 0 eta 2 irabazi zioten Cadizi, Mikel Oiarzabalen bi golekin. Lehena ikusgarria izan zen. Aritz Elustondok bidalitako baloi luzea ondo baliatu zuen Eibarko jokalariak. Atzelariei bizkarra hartu, baloia buruarekin jo eta atezaina gainditu zuen. Bigarren gola, berriz, penalti bidez egin zuen. Alexander Sorloth azken fitxaketak behartu zuen aipaturiko penaltia. Realak sailkapeneko laugarren postuan dago 9 punturekin.

Eskubaloian, berriz, Bera Berak ezinhobeto hasi zuen liga Bartzelonako Sant Quirze igo berriaren zelaian. Aise mendaratu zituzten (38 eta 16), eta denboraldiko lehen bi puntuak eskuratu zituen Donostiako eskubaloi taldeak.

HITZAkide HITZAkide