Itzuli dira alga toxikoak
Aurreko astean zenbait bainularik azkura sentitu zuten, alga toxiko batzuen ondorioz. Ostegunean udalak bukatutzat jo zuen algen agerpena, baina gaur beste bainulari batzuek azkura bera sentitu dute Ondarretan eta Santa Klara uharteko hondartzan.
Ostreopsis siamensis du izena alga toxikoak, eta aurreko astean Zurriolako eta Kontxako hondartzetan agertu ziren, 120 bainulari ingururi azkura eraginez. Ondarretan eta uharteko hondartzan agertu dira berriz, eta ondorioz, bandera horia kokatu dute sorosleek.
EHUko Biologia fakultatea alga horien agerpena aztertzen ari da.