Madeleine taldeak 'Ohiko bizi bat' kantuaren bideoklipa estreinatu du
Uztaila hasieran plazaratu zuen Ezin dena diskoa Madeleine laukote donostiarrak. Giro ederrean aurkeztu zuten Egiako Dabadaba aretoan, eta ordutik beste kontzertu batzuk eman dituzte. Hedabide honek Gartxot Unsain abeslari eta gitarra elkarrizketatu zuen, eta Madeleine ere hizpide du.
Orain Ohiko bizi bat abestiaren bideoklipa estreinatu dute. Liam McDonnellek zuzendu du eta Arrigurik ekoiztu.
Ezin dena diskoa osorik entzun daiteke taldearen Bandcamp atarian.

