Kasu positibo kopuruak eta intzidentzia metatuak behera egin dute gaur ere
9 koronabirus kasu positibo atzeman zituzten Donostian atzo, eta intzidentzia metatuak behera egiten jarraitzen du: 133,23koa da orain.
Eusko Jaurlaritzak argitaratutako datuen arabera, 9 koronabirus kasu positibo atzeman zituzten Donostian atzo. Intzidentzia metatuak behera egiten jarraitzen du, eta 133,23koa da orain. Kasu positibo kopuruak eta intzidentzia metatuak behera egin dute gaur ere, beraz.
Intzidentzia osasun eremuka
Atzoko datuekin alderatuta, intzidentzia metatuak behera egin du zortzi osasun eremutan, eta berdin mantendu da Egian, Bidebietan eta Loiolan.
- Egia: 223,18
- Intxaurrondo: 184,02
- Amara-Erdialdea: 161,59
- Bidebieta: 138,75
- Altza-Roteta: 137,79
- Loiola: 136,28
- Ondarreta: 125,15
- Parte Zaharra: 101,16
- Aiete: 96,26
- Gros: 94,56
- Amara Berri: 79,99
Kasu positibo kopuruari dagokionez, honakoak dira atzoko datuak:
- Gros: 3
- Amara Berri: 2
- Aiete: 1
- Intxaurrondo: 1
- Ondarreta: 1
- Egia: 1
- Amara-Erdialdea: 0
- Altza-Roteta: 0
- Parte Zaharra: 0
- Bidebieta: 0
- Loiola: 0
Txertaketa prozesua
Osakidetzak irailaren 30ean txertodromoak itxiko ditu; tartean, Illunbekoa. 12 eta 15 urte arteko gaztetxo eta nerabeak txertoa hartzen ari dira.
Indarrean dauden osasun neurriak
- Segurtasun distantziak mantentzerik badago, kanpoaldean ez da derrigorrezkoa maskara erabiltzea.
- Hego Euskal Herriko mugikortasuna librea da.
- Espainiako Estatuko gainontzeko autonomia erkidegoetara joan daiteke.
- Posible da edozein ordutan kalean egotea. Ez dago etxeratze agindurik, baina kalean gauerditik 06:00etara bizikideak soilik ahal dira elkartu. Horrela, ezingo dira jende multzoak elkartu espazio publikoetan, gauez.
- Beste pertsona batzuekin elkartzea, kopuru mugarik gabe. Ostalaritza establezimenduetan, ordea, gehienez zortzi pertsona elkartu daitezke mahai bakoitzean.
- Hiriguneetan maskararen erabilera derrigorrezkoa da. Aldiz, bere erabilera ez da derrigorrezkoa natur inguruneetan, igerilekuetan eta hondartzetan, betiere pertsonen arteko gutxieneko distantzia mantentzen bada.
- 01:00etan ostalaritza establezimenduak itxi behar dira, baita kultura, gizarte eta merkataritza jarduerak eten ere.
- Saltokietako gehienezko edukiera %60koa da, eta ostalaritza establezimenduena %50ekoa.
- Edukiera 5.000 pertsonatik gorakoa duten lekuetan, edukiera %30ekoa da.
- Elkarte gastronomikoak eta txokoak ireki ahal izango dira, eta ostalaritzaren neurri berak errespetatu beharko dituzte. Hauen ordutegia 09:00etatik 02:00etara izango da, eta %50eko gehienezko edukiera izango dute.
- Kanpoan, taldean egiten den kirolak ez du pertsona kopuru gehienezkorik, eta barruan gehienez 10 pertsonakoak izango dira taldeak. Aldagelen edukiera %50era handituko da.
- Kanpoko turismo eta natura bisiten taldeak gehienez 20 pertsonakoak izango dira, eta barrukoak 10 pertsonakoak.