Komun publiko bana kokatuko dituzte Loiolan eta Miramonen
Loiolako Latsarien plazan eta Miramongo Mikeletegi pasealekuan komun publiko autogarbigarri bana kokatuko ditu Donostiako Udalak. 48.400 euroko aurrekontua dute lanek, eta zortzi aste barru komun horiek irekitzea aurreikusi dute.
Donostiako komun publikoen kokapena eta ordutegia ezagutzeko, egin klik hemen.