Jai herrikoien aldeko manifestazioa egin dute Egian
Porrontxoetako Jai Batzordeak manifestazioa egin du gaur iluntzean jai herrikoiak aldarrikatzeko. Tabakaleratik abiatu dira 20:00ak inguruan, eta Egia zeharkatu ondoren, Tejeria kalean bukatu dute.
Plaza Haunditik irakurri dute martxaren bukaerako adierazpena. Ezer baino lehen, jai batzordeak adierazi du “pozgarria” dela “auzoa bizirik” dagoela ikustea. “Jai herrikoiak ezinbestekoak direla esateko elkartu gara. Nabarmendu nahi genuke auzolana, parekidetasuna eta euskaltzaletasuna direla gure jaien oinarria. Negozia ezinak dira eta urtero mantenduko ditugu. Gora Porrontxoak”, esan dute.