Herri bazkaria egin dute Porrontxo Kulturaletan
Ostegunean hasi ziren Porrontxo Kulturalak, eta antolatu duten egitarau zabalean auzoko kuadrillak elkartzeko tartea ere atera dute. 300 pertsona inguru elkartu dira herri bazkarian eta 14:00etan hasi dira. Katering zerbitzua jarri dute antolatzaileek eta kuadrilek mahaietan eserita igaro dute bazkaria. Urtero bezala, kuadrillek blusak jantzi eta plaza kolorez bete dute. Eguraldia txarra espero zen eta badaezpada estalpean jarri dituzte mahaiak, hala ere, bazkalondoren mahaiak sakabanatu dituzte. Antzolatzaileen hitzetan, ekitaldiak arrakastatsuak izaten ari dira eta parte hartzen ari direnek arduraz jokatzen ari direla nabarmendu dute. “Auzotarrak elkartzeko gogoz ikusi ditugu eta Porrontxoak berriz ospatzea polita izaten ari da”.
Ostegunean jai herrikoien aldeko manifestazioa egin zuten eta ostiralean haurretzako dantzaldia eta Dj-a izan ziren plaza girotzen. Gaur, ordea, bazkalondoren bingo musikatua izan dute eta 17:30ean Andoni Ollokiegik kontzertua eskainiko du. Iluntzean DJ Bull musika jartzen arituko da eta gunea 23:00etan itxiko dute. Biharko egitaraua geratzen da oraindik eta besteak beste, Pala Pilota txapelketako finala, herri kirolak eta Hau Egia da! ekimenaren ekitaldia izango dira.