Amara Berriko Soldaduen plaza berritzeari ekin diote
Soldaduen plaza. (Argazkia: PSE-EE) Amara Berriko Soldaduen plaza hobetzeari ekin diote gaur. Zehazki, Isabel II.aren kalea eta Madril hiribidea elkartzen dituen egurrezko pasabidea ordezkatuko dute: “Pasealekuko zur teknologikoaren oinarrian dauden trenkadak elkartuko dira, eta horrela sendotasun eta iraunkortasun handiagoa lortuko da”, azaldu du Marisol Garmendia zinegotziak.
Plazara sartzeko eskailera txikiak ere konponduko dituzte, eta plazan dauden haur jolasak birmargotuko dituzte. Lanak 4 hilabetez luzatuko dira eta 205.876 euroko kostua izango du.

