Amara Berriko bizilagunen aspaldiko eskakizuna bete dute
Amara Berriko Soldaduen plaza hobetzeari ekin diote zioten astelehenean, eta Amara Berriko auzo elkarteak balorazio “oso positiboa” egin du. Izan ere, azaldu dutenez, “urteak” zeramatzen eskatzen Soldaduen plaza berritzeko, eta azkenean, lortu dute berrikuntzak egitea. Zehazki, Isabel II.aren kalea eta Madril hiribidea elkartzen dituen egurrezko pasabidea ordezkatuko dute: “Pasealekuko zur teknologikoaren oinarrian dauden trenkadak elkartuko dira, eta horrela sendotasun eta iraunkortasun handiagoa lortuko da”, azaldu du Marisol Garmendia zinegotziak.
Plazara sartzeko eskailera txikiak ere konponduko dituzte, eta plazan dauden haur jolasak birmargotuko dituzte. Lanak lau hilabetez luzatuko dira eta 205.876 euroko kostua izango du.