Igarotako bidearen kronologia bat

GureHaizeak ileapaindegi komunitarioa urrian irekiko dute

gurehaizeak proiektua

Uztaila erdialdean eman zuten GureHaizeak ileapaindegi komunitarioaren berri Donostian. Bi hilabete beranduago, taldeak lanean jarraitzen du eta urri erdialdean irekiera ekitaldia egitea aurreikusten dute. Finean, papergabeei erraztasunak eman nahi dizkiete proiektu honen bidez. Hala, ileapaindegia proiektu ireki bat izatea nahi dute, elkarrizketak sortzeko eta kultura desberdinetako pertsonek elkar ezagutzeko. Beste era batera esanda, komunitatea indartzeko espazioa izatea nahi dute.

Groseko Txofre kalean dago lokala, Pandora tabernaren ondoan. Uda osoan zehar lokala prestatzen aritu dira, beharrezko materiala lortu dute eta azken ukituak egiten ari dira. Diru bilketarekin jarraitzen dute, proiektu martxan jartzeko diru nahiko jaso baitute, baina oraindik proiektua aurrera eramateko baliabide ekonomikoak behar dituzte.

Irekiera ekitaldia, jendea urbiltzeko une bat izatea nahi dute. Asmoa ekitaldi ireki bat egitea da, proiektua aurkeztu eta harremanak sortzen hasteko. Donostiarren artean jada ezaguna den proiektua da, hainbat bizilagun haiekin harremanetan jarri dira ileapaindegian ordua eskatzeko. Urria erdialdera arte, ordea, ez da ileapaindegia irekiko. Taldekideak proiektua martxan jartzeko gogoz daude, orain arteko lana barrukoa izan da eta ateak ireki nahi dituzte, jendeak parte hartu dezan.

HITZAkide HITZAkide