Fortuna, halabeharra eta patua
(Argazkia: Joseba Parron San Sebastian) Ispilu batean etorkizuna begiratzeko aukera bazenu, begiratuko zenuke? Zure heriotza eguna jakin nahiko zenuke? Eta zure gertukoena? Zenbat egun zoriontsu geratzen zaizkizun? Zure bizitza den bezala izango dela eta zuk ezingo duzula ezer aldatu. Bere gauza on eta txar guztiekin. Zimurrak zenbatu ditzakezu atera ahala. Edo, atera aurretik, aterako direnaren ziurtasunagatik, jada penatzen hasi zaitezke. Ispilu honetan patua ez baitago idatzita. Oraina erakusten du eta hor zu besterik ez zaude. Eta bueno, Zinemaldian hiria estaltzen duten publizitate kanpaina sasi-burutsuak.

