Zinemaldian ere euskaraz!
Bagera Elkartea Zinemaldiko hizkuntza erabileraren neurketa egiten ari da. Dagoeneko Zinemaldian proiektatuko diren filmen euskararen erabileraren datuak kaleratu ditu. Film kopuruari dagokionez, orotara %27,48 filmetan izango du euskarak presentzia. Emanaldi kopuruetan, berriz, %15,31.
Paisaia linguistikoari dagokienez, hamarnaka iragarleen panel jarri dituzte Donostian zehar eta gehienetan (irudian ikus dezakegun bezala) hizkuntza irizpideak ez dira bermatzen.
Tamalez, aurten ere Donostiako Zinemaldian entzun daitezkeen hamarnaka hizkuntzetatik «beste bat» izango da euskara.