Fernando Garijo zendu da, urte luzez Loiolako parrokoa izandakoa
Fernando Garijo erlijiosoa hil da, 91 urte zituela. Loiolako bizilagunen artean oso ezaguna zen Garijo, 36 urtez Loiolako parrokoa izan baitzen, 2006an erretiroa hartu zuen arte. Loiolako parrokiak jakinarazi duenez, bihar, hilaren 28an, izango dira hileta elizkizunak parrokian bertan, 19:30ean.
Hedabide honek Garijo elkarrizketatu zuen 2006an, erretiroa hartu zuenean, eta argi utzi zuen Loiola maite zuela: “Erretiroa hartu arren, Loiolan jarraituko dut”. 2006ko urriaren 20ko aleko bosgarren orrialdean argitaratu zen Garijoren elkarrizketa, eta osorik irakurri dezakezue, helbide honetan.