Realak asteburua biribildu du
Une gozoa bizi du Realak. Emakumezkoen taldeak garaipen garrantzitsua lortu zuen larunbatean Zubietan, Sevilaren aurka (2-0). Txuri-urdinek partida ona jokatu eta urrezko hiru puntu eskuratu zituzten. Andaluziarrek bere atean sartu zuen lehen gola, eta Franssik egin zuen bigarrena. Garaipen honi esker, hirutik hiru neurketa irabazi dituzte, eta sailkapeneko hirugarren postuan daude 9 punturekin. Gizonezkoek ere irabazi egin zuten atzo, Anoetan. Horrela, txuri-urdinek asteburua biribildu dute. Elx talde zaila azken minutuetan menderatu zuten Mikel Oiartzabalen gol eder bati esker (1-0). Etxeko partida irabazita, Reala sailkapeneko bigarren postuan dago 16 punturekin, eta puntu bakarrera du Real Madril liderra.
Saskibaloian, Ibaeta Basketek ez du abiatu denboraldia nahi bezala. Valentziaren kantxan aritu ziren atzo, eta espero ez zuten astindua jaso zuten (77-48). Liga hasi berritan, arerio zailenetako bat izan zuten aurrez aurre, eta hurrengo jardunalditik aurrera gauzak hobetzen ahalegindu beharko dira.
Eskubaloian, Bera Berak garaipen garrantzitsua eskuratu zuen etxetik kanpo. Teneriferen kontra aritu ziren, eta alde politarekin lortu zuten puntuak Donostiara ekartzea (31-23). Sailkapeneko bigarren postuan daude 6 punturekin, baina Rocasarekin berdinduta.
Belar hockeyan, Realak Sardinero hartu zuen mendean eta denboraldi hasiera onari eusten dion. Izotz hockeyan, berriz, emakumezkoen Txuri Urdin taldeak sekulako astindua eman zion Jacari bere pistan (1-16).
EMAITZAK:
Futbola
Gizonezkoen lehenengo maila, 7. jardunaldia
Reala 1 – Elx 0
Emakumezkoen lehenengo maila, 3. jardunaldia
Reala 2 – Sevilla 0
Saskibaloia
Emakumezkoen lehenengo maila, 1. jardunaldia
Valentzia 77 – Ibaeta Basket 48
Eskubaloia
Emakumezkoen lehenengo maila, 3. jardunaldia
Tenerife 23 – Bera Bera 31
Belar hockeya
Emakumezkoen ohorezko maila, 2. jardunaldia
Reala 3 – Sardinero H.C. 1
Izotz hockeya
Emakumezkoen lehenengo maila, 2. jardunaldia
Jaca 1 – Txuri Urdin 16