PSE-EEk salatu du Dbusek geltokiak kenduko dituela Altzan
PSE-EEk Dbusen murrizketak salatu ditu (Argazkia: Hodei Goldazarena) Hedabide honi igorri dioten prentsa oharrean, PSE-EEk adierazi du ez daudela ados Dbusek abian jarri dituen “murrizketekin”. 30km/h muga ezarri denetik, moldaketak egiten ari da Dbus, eta horietako bat Altzan geltoki batzuk kentzea izango dela salatu dute.
“Altza biztanle gehien” dituen auzoetako bat izanik eta “jende edadetu ugari dituela” kontuan hartuta, bestelako alternatibak proposatu zituen alderdiak Dbusen administrazio kontseiluan, eta Ekialdeko Barrutiko batzarrean. PSE-EEren proposamenaren arabera, “hobe ordutegiak moldatzea, geltokiak kentzea baino”.


